Xabi Zubizarreta parrokoak Kaleetan Kantuz taldekoen esker ona jaso du

Xabi Zubizarreta parrokoak Kaleetan Kantuz taldekoen esker ona jaso du
2022/06/22 11:02
eta kitto!
Kaleetan Kantuz abasbatzako ordezkari batzuk Xabi Zubizarreta parrokoarekin elkartu dira eta, argazkian ikus daitezkeen bezala, Xabik oso pozik jaso du oparitu dioten grabadore bola. Kaleetan Kantuz-ekoen berbetan, "oso eskertuta gaude Xabirekin, entsegurako lokalak errazteagatik eta eman digun laguntza guztiagatik".

Zubizarretak irailean hartuko du erretiroa eta gaur egun Zumaiako parrokoa den Pedro Laskurain eibartarrak hartuko du bere tokia. Zubizarreta Aretxabaletakoa da eta 2005an hartu zuen san Andreseko parrokoa izateko ardura, zortzi urtez San Pio X elizan ibili ondoren. Aurretik, Zumarragan, Zestoan eta Bergaran izan zen apaiz.