Xabier Zubizarreta parrokoa omenduko dute gaur Coliseoan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Xabier Zubizarreta parrokoa omenduko dute gaur Coliseoan
ETA KITTO 2022, Eka 21

Untzagako Jubilatu Etxeko Koroak eta Nahaste Music Group taldeak Xabier Zubizarreta San Andreseko parrokoa omenduko dute gaur, 20:00etan, Coliseo antzokian. Zubizarretak irailean hartuko du erretiroa eta gaur egun Zumaiako parrokoa den Pedro Laskurain eibartarrak hartuko du bere tokia.

Zubizarreta Aretxabaletakoa da eta 2005an hartu zuen san Andreseko parrokoa izateko ardura, zortzi urtez San Pio X elizan ibili ondoren. Aurretik, Zumarragan, Zestoan eta Bergaran izan zen apaiz.

Zubizarretak eibartarron esker ona jaso du herrian egindako lanarengatik eta faltan botako dute askok.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »