Yassir gaztearen gorpua aberriratu ahal izango dute lagun-talde baten diru-bilketari esker

Yassir gaztearen gorpua aberriratu ahal izango dute lagun-talde baten diru-bilketari esker
2021/02/19 eta kitto!
Hilaren 11an Eibarren bizi zen 19 urteko Yassir hilik aurkitu zuten Hernanik fabrika abandonatu batean. Familiak bere gorpua Tangerrera (Maroko) aberriratzeko arazoak zituenez, Deban 2006tik bizi den Jaouadek diru-bilketa jarri zuen martxan berehala eta lau egunetan helburua lortu du jendearen elkartasunari esker.

Marokoko eta Espainiako gaiak lantzen dituen bladi.es webgunean Jaouadek aipatzen duenez, “ez gara elkarte edo erakunde bat. Yassirren lagunak gara, batzuk hurbilekoak eta beste batzuk ez hainbeste. Gauza bera egingo nuke ezezagun bat izango balitz”.

Diru-bilketan gorpua aberriratzeko beharrezko dirua baino gehiago lortu zutenez, soberan geratu den zati bat Yassirren familiari emango diote eta beste zati bat antzeko egoeran dauden familiei eskainiko diete.