Ylenia Baglietto aktorea Farolin izango da Bilboko Aratosteetan

Ylenia Baglietto aktorea Farolin izango da Bilboko Aratosteetan
2023/01/19 eta kitto!
Eibarko aktorea eta Lander Otaola bere bikotea Bilboko Aratoste jaietako Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak izango dira otsailaren 17tik 21era arteko egunetan bertan egingo diren ekitaldi guztietan. Farolin eta Zaranbolas urteroko pertsonaia sinbolikoak dira Bizkaiko hiriburuko Karnabaletan eta euren gain hartzen dute prestatutako ekitaldi guztietan izatea. Udala, Bilboko Konpartsak, Fekoon eta Alde Zaharreko Dendarien Elkarteak osatutako Jaietako Batzorde Mistoak izendatu ditu paper hori betetzeko aurtengo edizioan.

Ylenia Baglietto Eibarren jaio zen 1986an eta gaur egun izen handia eskuratu du telebista, antzerki eta zine munduan, hainbat lan eginak dituelako hiru esparru horietan. Arlo horretako ibilbidea Getxoko Antzerki Eskolan hasi bazuen ere, gero ETBko Goenkalen eman zituen bere lehenengo pausuak interpretazioaren munduan. Aurretik, dena dela, gimnasia erritmikoan jardun zuen Ipurua gure herriko klubarekin, Espainiako txapela janzteraino bakarka 2000 eta 2002an eta taldeka 2001ean. Lander Otaola ere aktorea da eta Max Sarietarako izendatu zuten "Sekula bai!" euskerazko bere lanagatik.