Youtuber eta famatu askok euren elkartasuna adierazi nahi dute bizitzen ari garen egoerarekiko

0    Gizartea 
CDwes76
Youtuber eta famatu askok euren elkartasuna adierazi nahi dute bizitzen ari garen egoerarekiko
ETA KITTO 2020, Mar 24

Sare sozialetan dabiltzan  famatu askok euren elkartasuna adierazi nahi dute bizitzen ari garen egoerarekiko. Verdeliss youtuber iruindarraren kasua da horietako bat. Arropa marka bat sortu zuen orain dela pare bat urte, Green Cornerss, eta egun hauetan, arropa-produkzioa guztiz eten eta haien baliabide guztiak  (eskulana, tailerrak, distribuzio-zentroak, logistika…) erabili dituzte maskarillak diseinatu eta produzitzeko. Egunean 2.000 maskarilla egitea lortu dute, eta epe laburrean oso eskaera handia izan dute, 100.000tik gora, hain zuzen ere. Ez daude homologatuta, eta ez dute balio zuzenean koronabirusa dutenekin lan egiteko, baina, %95eko filtrazioa dute, eta baliagarriak izan daitezke une honetako osasun-egoeran.

Honen guztiaren berri emateko, bere sare sozialen bitartez eskaintza egiten ari da (#mascarillasalrescate) behar duten guztiek (ospitaleek, osasun-zentroek, egoitzek…) maskarila hauek eskura izan ditzaten. Horretarako, posta-helbide hau erraztu du:  mascarillasalrescate@greencornerss.com

Horrez gain, posta helbide bera erabilita, dei egin nahi die josten dakiten pertsona guztiei edo jostera dedikatzen diren lantegiei. Izan ere, euren eskura jarriko ditu, bai lehengaiak eta baita maskarilak sortzeko jarraitu beharreko urratsak ere. Bidalketa-gastuak Green Cornerss enpresak hartzen ditu bere gain.

Kazetaria: Malen Illarramendi Beitia

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »