Zaldibar Argitu plataformak manifestazioa deitu du zapaturako
                    2020/06/03
                    16:34
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Zapatuan lau hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik eta Zaldibar Argitu plataformak hainbat mobilizazio antolatu ditu herri ezberdinetan. Eibarren, adibidez, manifestazioa egingo da zapatuan, 18:00etan, Untzagatik hasita. Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak hartuko direla, eta maskara eta ‘Zaldibar Argitu’ banderola eramateko deia egin dute.

              
