Zaldibar Argitu plataformaren banderak salgai ipini dituzte

Zaldibar Argitu plataformaren banderak salgai ipini dituzte
2020/04/22 15:10
eta kitto!
Alarma egoera ezarri aurretik eskatuta zeuden Zaldibar Argitu plataformaren banderak saltzeko modua aurkitu dute eta, horri esker, etxeko leiho edo balkoian ipintzeko bandera erosi nahi duenak hiru tokitan dauka erosteko aukera, 5 eurotan: Maria Ospitxalen (Calbeton kalean), Ibarkurutze fruterian (Ibarkurutzen) eta Merkatu Plazan (Bidebarrietan). Plataforma kideek eibartar guztiak banderak erosi eta ipintzera animatu nahi dituzte eta, horrekin batera, eskerrak eman nahi dizkiete banderak salgai ipini dituzten dendariei.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300