Zaldibar Argituk kontzentrazioa deitu du biharko, ezbeharra gertatu zela 7 hilabete betetzean

Zaldibar Argituk kontzentrazioa deitu du biharko, ezbeharra gertatu zela 7 hilabete betetzean
2020/09/05 eta kitto!
Bihar, (domeka, hilak 6) zazpi hilabete beteko dira Zaldibarren zabortegia amildu zenetik eta, hori gogoratzeko, kontzentrazioa deitu du Zaldibar Argitu plataformak, 13:00ean Untzagan. Horrekin batera, plataformak jarraian irakur dezakezuen komunikatuan jaso du zazpi hilabete hauetan gertatu denaren inguruan egiten duen irakurketa:
7 hilabete hauetan ikusi dugun argi izpi bakarra Alberto Sololuzeren aurkikuntza izan da, zoritxarrez Joaquinek zabor azpian jarraitzen du oraindik.
7 hilabetetan ezer gutxi argitu dute hondamendiak kutsatutako erreka, lur eta airearen egoeraz. Gutxiago denok arnastu dugun sustantzia toxikoez.
7 hilabetetan gauzak oso gaizki egin dira hemen, eta inor ez du erantzukizunik hartu. Horregatik kalera aterako gara igandean, Zaldibarren gertatutakoa argitu arte ezin garelako isilik geratu.