Zaldibarko epaiketa gastuetan laguntzeko diru-bilketa kanpaina bi egun barru itxiko da

Zaldibarko epaiketa gastuetan laguntzeko diru-bilketa kanpaina bi egun barru itxiko da
2021/03/08 09:15
eta kitto!
Zaldibar Argitu plataformakoek deituta kontzentrazio bateratua egin zen zapatuan Eitzagan, Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zela 394 egun betetzean. Indarrean dauden mugikortasun-neurri murriztaileak direla eta, deialdia mugakide diren herrietarako egin zuten bakarrik, baina. Zallan, Etxebarrian eta Markinan ere ekitaldiak antolatu zituzten, hondamendia gogoratu, erantzukizunak eskatu eta oraindik desagertuta dagoen Joaquin Beltran aurkitzea exijitzeko.

Bestalde, epaiketa gastuei aurre egiten lagundu nahi dutenek ekarpenak egiteko itsulapikoa.eus-en egiten ari den diru-bilketa kanpaina azken txanpan sartu da eta amaitzeko bi egun baino ez direla geratzen gogorarazi nahi zaio jendeari.

[foogallery id="107053"]