Zaldibarko hondamendiari buruzko azalpenak emateko bilera ari dira egiten Coliseo antzokian

Zaldibarko hondamendiari buruzko azalpenak emateko bilera ari dira egiten Coliseo antzokian
2020/02/19 19:37
eta kitto!
Arratsaldeko 19:00etan hasi da “Zaldibarko zabortegiaren inguruan azken egunetan argitaratutako berrien eta herritarren artean sortutako kezkaren aurrean”, Eibarko Udalak deitutako bilera irekia. Bilera hasi baino lehen, 18:30ean Zaldibar Argitu Orain! goiburuari jarraituta elkarretaratzea egin du eibartar talde batek, herri plataformak deituta. Nahi izanez gero, orain dela ordu erdi hasi den bilera zuzenean jarraitu daiteke, streaming bitartez, Udalaren web orrian.