Zaldibarko zabortegiaren epaiketa gastuei aurre egiteko kanpaina abiatu dute

2021/01/24 eta kitto!
Zaldibar Argitu plataformak deituta, atzo egin zen Lagundu Argitzen elkartasun ekitaldia Armeria Eskolako frontoian, Zaldibarko luizian desagertutako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran oroitzeko eta, berriz ere, gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatzeko.

Musika, zinema eta bertsolaritza moduko kultur esparruetako sortzaile ugari eta oso ezagunak igo ziren oholtzara, Nerea Ariznabarreta aktoreak aurkeztu zuen ekitaldian: Liher, Petti, Olatz Salvador, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Udane Eskudero, Aritz Salamanca, Antton Fernandez, Aiora Etxebeste, Mattin Etxebeste, Sastraka, Miren Narbaiza, Zaloa Urain, Maite Arroitajauregi “Mursego”, Galder Urbizu, Nerea Ibarzabal eta Eneko Sagardoy, besteak beste.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartarekin batera, Zaldibar Argitu plataforma Durangoko epaitegian abian den auzian parte hartzen ari da, herri akusazio gisa, eta gastu horiei aurre egiteko diru-bilketa edo crowdfunding kanpaina hasi dute, 20.000 euro inguru biltzeko asmoz.

[foogallery id="105267"]