Zaldibarren gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatu dituzte berriz ere

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaldibarren gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatu dituzte berriz ere
ETA KITTO 2021, Mai 15

Atzo Eusko Jaurlaritzak Joaquin Beltranen gorpua bilatzeari lagako diola esan eta gero, mobilizazio jendetsuak egin ziren Zallan, Zaldibarren, Ermuan, Elgetan eta Eibarren. Horren harira, Zaldibar Argitu herri plataformatik ondoko adierazpen hau egin du: “Iluntasunak eta informazio faltak hasieratik ezaugarritu du Zaldibarko zabortegiaren inguruko guztia. Hasierako kudeaketa penagarriari, beste kapitulu triste bat gehitzen zaio.  Joaquin Beltran ez aurkitzea porrot handia da, bai senideentzat, lagunentzat edo inguruko herritarrentzat. Kalte sozial eta ekologikotik haratago, zabortegiak eragindako kalte humanoak hartzen du gaur protagonismoa, eta sekula itxiko ez den zauri bat zabalik uzten du. Pertsona bat lur azpian geratzea ezin da erantzukizun politiko gabe geratu, enpresarien eta ordezkari politiko batzuen arteko loturak horren nabarmenak direnean. Jaurlaritzak bilaketa lanak bertan behera uztea erabaki badu, une egokia da erabaki horren ondorioak asumitu eta erantzukizunak bere gain hartzeko, beharrezko diren dimisioekin eta kargugabetzeekin”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »