Zapatu arratsaldean zenbait autobus-geraleku kenduko dituzte Itzulia ospatuko delako

Zapatu arratsaldean zenbait autobus-geraleku kenduko dituzte Itzulia ospatuko delako
2022/04/07 10:35
eta kitto!
Zapatuan Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa jokatuko da Eibarren eta, erdiguneko trafikoa 14:00etatik 17:30era moztuko dutenez, aldaketak eragingo ditu autobus zerbitzuan.

DB04, DB04, DG05, DG05A, DG05D eta DG11 autobus-lineetarako, Untzaga, Bidebarrieta eta Azitaingo geralekuak kendu egingo dira, eta atzerapenak egon daitezke zerbitzuetan.