Zapatuan Untzagan arituko dira matazak ehuntzen, 10:00etatik 13:00era, indarkeria sexistarekin amaitzea aldarrikatzeko

Zapatuan Untzagan arituko dira matazak ehuntzen, 10:00etatik 13:00era, indarkeria sexistarekin amaitzea aldarrikatzeko
2023/06/05 eta kitto!
Zapatuan, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, Untzagan matazak ehuntzen arituko dira, 10:00etatik 13:00era. Aldarrikapena eta jaia, biak elkartuko dituen ekitaldirako goiburua “Kaleak gureak dira” izango da eta bertan matazak ehunduko dituzte, “indarkeria sexistari puntu eta kitto ematen lagunduko duten sareak ehuntzeko ekintza sinboliko gisa”.  Eibarren bezala, beste herri askotan egingo den ekimenarekin hainbat helburu lortu nahi dira, hala nola, ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea, beti emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik baliorik eman ez zaien diziplinak eremu publikora ateratzea, hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko, horrelako eskulanen atzean dagoen jakituria guztia ikusaraztea, eta gure aurretik izan diren emakumeek itzalean egindako lanari merezi duen balioa ematea.