Zapatuetato tailerretan parte hartzeko aurre-matrikula urtarrilaren 20an zabalduko dute

Zapatuetato tailerretan parte hartzeko aurre-matrikula urtarrilaren 20an zabalduko dute
2020/01/14 08:43
eta kitto!
Zapatuetako tailerretan  parte hartzeko aurre-matrikula epea urtarrilaren 20an zabalduko da. Saio horietan 5 eta 11 urte bitarteko haurrek har dezakete parte. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Argazki albumak, Aratosteak, magia, foto transfer eta sukaldaritza osasungarria tailerrak izango dira negu honetan eskainiko dituztenak.
Haur Hezkuntzako 5 urteko gelakoentzat

  • Argazki Albuma eskulana. Tailer hau Portalean burutuko da
    Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
    Hiru ordutegi ezberdin daude:
    (Otsailak 1, 8 eta 15) 11:00etatik 12:30era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
    Prezioa: 10€
    Aurre matrikula urtarrilaren 27an amaitzen da eta On line https://eventos-globales.com-en egin beharko da.Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

     

  • Aratoste eskulanak.
    Tailer hau PORTALEAn burutuko da
    Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
    Hiru ordutegi ezberdin daude:
    (Otsailak 1, 8, eta 15) 11:00etatik 12:30era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
    Prezioa: 10€
    Aurre matrikula urtarrilaren 27an amaitzen da eta On line https://eventos-globales.com-en egin beharko da.


Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

  • Sukaldaritza osasungarria. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
    Aurre matrikula urtarrilaren 13tik 21era izango da eta izen ematea PEGORAn burutu beharko da.
    (Urtarrilak 25, otsailak 1 eta 8) Bi talde eskaintzen dira: 16:30etik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era.
    Prezioa: 10€


Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

  • Foto transfer. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
    (Otsailak 1, 8 eta 15) 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
    Bi talde eskaintzen dira: 16:30etik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era.
    Prezioa: 10€
    Aurre matrikula urtarrilaren 27an amaitzen da eta On line https://eventos-globales.com-en egin beharko da.