Zaporeak elkarteak abiatutako kanpainan oinetakoak jasoko dira Eibarren zapatu goizean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaporeak elkarteak abiatutako kanpainan oinetakoak jasoko dira Eibarren zapatu goizean
ETA KITTO 2021, Aza 10

Zaporeak elkarteak oinetako bilketa antolatu du azaroaren 13an, zapatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu eta hainbat herritan, tartean Eibarren. Elkarteak adierazi duenez, migrazio mugimenduak ez dira eten, eta 2020an 82,4 milioi lagun haien etxeetatik ihes egitera behartuak izan ziren. Negua hurbiltzen ari da eta errefuxiatuen esparruetan ez dituzte hotzari aurre egiteko azpiegitura nahikoak. Hori dela eta, elkarteak modu “erraz eta polit” batean lagundu nahi du kanpaina honekin. Botak, zapatilak, zapatak eta egoera onean dauden eta erosoak diren oinetakoak jasoko dira bertan. Takoidun oinetakoak eta udako sandaliak, ordea, ez dira jasoko. Eibarren Untzagako Jubiletxean, Beheko Tokian eta Amañako Kioskoan jasoko dituzte zapatu goizean, 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte. “Jantzi negua” lelopean abiatu dute kanpaina eta, amaitu bezain pronto, Lesbos eta Atenasera bideratuko dute material guztia.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »