Zaporeak Elkarteak ...eta kitto! Euskara Elkarteari esker ona erakutsi dio

Zaporeak Elkarteak ...eta kitto! Euskara Elkarteari esker ona erakutsi dio
2021/05/13 eta kitto!
Greziako Lesboseko kanpalekuan dauden errefuxiatuen alde lanean diharduen Zaporeak Elkarteak esker ona erakutsi dio ...eta kitto! Euskara Elkarteari. Gaur goizean ...eta kitto!-ra etorri dira antolatzaileak bisitan eta eurekin egindako elkarlana eskertu nahi izan dute. Besteak beste, janaria biltzeko egin duten azken kanpainan kolaboratu du ...eta kitto!-k eta euren eskertza erakutsi nahi izan dute.

plaka ZAPOREAK Taldea berbetan