Zaporeak erronka solidarioa eskualde osora zabalduko da oraingoan

Zaporeak erronka solidarioa eskualde osora zabalduko da oraingoan
2023/02/14 eta kitto!
Debabarreneko Zaporeak erronkaren aurkezpena egin zuten atzo Untzagako jubilatu etxean. Eibar eta Ermuko sukaldari batzuen ekimenz abiatu zen ekimenak bosgarren urtea beteko du oraingoan eta aurten eskualdeko herri guztietara zabaldu dute. Aurrekoetan bezala, aurten ere ere lekaleak, pasta eta arroza bilduko dituzte Debabarreneko herri guztietan, martxoaren 20tik 24ra, Grezian dauden errefuxiatuei jaten emateko. Horrez gain, janaria bidaltzeko gastuei aurre egiteko, errifak ipiniko dituzte salgai eta, oraingoan, afari bakoitzarekin batera, Eibarko Artisten Elkarteko kideek doan eman duten artelan bat eramango du irabazleak.

Bestalde, Zaporeak elkarteari laguntzeko bazkideak behar dira eta, asmo horrekin, kanpaina abiatu dute. Bakoitzak nahi edo ahal duen kopuruarekin lagundu dezakeela nabarmendu dute, eta aportazio guztiak ongietorriak izango dira. Gainera, euro baten truke bazkari duin bat eman dezaketela gogorarazi nahi diote jendeari. Bazkide egiteko bi aukera daude: banku transferentzia bitartez, aldizkako transferentzia egiteko agindua emanda (ES14 2095 5092 00 9115250322 edo ES71 3035 0103 88 1030035880) edo, bestela, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez.

zaporeak