Zaporeak Proiektuko rifen zozketan saritutakoek barixakurako jaso beharko dute saria Untzagako jubilatu etxean

Zaporeak Proiektuko rifen zozketan saritutakoek barixakurako jaso beharko dute saria Untzagako jubilatu etxean
2021/05/17 eta kitto!
Barixakuan itxi zuten Zaporeak Proiektuko denda Untzagako jubilatu etxean. Bi astetan saldutako arroparekin 2.500 euro bildu dituzte eta rifen salmentari esker beste 950 euro inguru eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete bertara joan eta lagundu duten guztiei. Zozketa barixakuan bertan egin zuten eta hauek dira Esteban Oroz, Esther Galarza eta Elisabeth Eguren artistek emandako artelanekin saritutako zenbakiak: 0079 zenbakiari egokitu zaio “Itsasoko ostra” keramika-lana (ordezkoa 0481 da); 0305 zenbakiak “Udaberria” margolana irabazi du (ordezkoa 0468 da); eta 0227 zenbakiak, berriz, “Arrajola baserria” koadroa (ordezkoa 0009 da). Hiru artelanak Untzagako jubilatu etxean daude eta irabazleek bertan jaso ditzakete (zuzendaritzara jo behar dute eta Conchi Vilarengatik galdetu). Epea maiatzaren 21eko gauerdira artekoa da eta, irabazlerik agertu ezean, zuzenean ordezkoarentzat izango da (ordezkoentzat epea maiatzaren 22tik 29ra bitartekoa da).