Zazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte asteburuan Eibarren

Zazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte asteburuan Eibarren
2021/07/05 eta kitto!
Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) zazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 83,72an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen 37 kasu berri atzeman dituzte, Elgoibarren sei, Deba eta Mallabian hiruna kasu, eta Ermuan bakarra.

EAEn, atzo, 5.305 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 367 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 34 Araban, 178 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 9 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 36 pertsona ZIUn daude.