Orain dela hiru aste egin bezala, Ego Ibarra batzordeak hainbat argazki argitaratu ditu bertan agertzen diren pertsonak zeintzuk diren jakiteko. “Pelikula zahar bateko fotogramak ditugu, 60ko hamarkadan herriko hainbat lanlekuetan eta tailerretan egindakoa. Ezagutzen duzu inor? Zure laguntza benetan eskertuko dugu”, dio Ego Ibarrak. Argazkietan agertzen direnak zeintzuk diren jakinez gero, egoibarra@eibar.eus helbidera idatzi daiteke.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri