Zerbitzu zuzena Eibartik Barajasko aireporturaino

Zerbitzu zuzena Eibartik Barajasko aireporturaino
2015/09/21 eta kitto!

Gaur (irailak 21) ipini dute martxan gure herria Madrilgo aireportuarekin zuzenean lotuko duen zerbitzu berria. Orain arte Irun eta Madrll lotzen zituen Alsa autobusen zerbitzuak gaurtik Eibarren ere izango du geraleku. Ego-Gain kalean hartu ahal izango da autobusa arratsaldeko 16.40an eta Barajasen izango da 21.30erako. Madrildik honako zerbitzuak, bestalde, honako ordutegia izango du: handik goizeko 09.15ean irten eta Ego-Gainen 14.15ean egoteko. Autobus horren prezioa 30 euro da eta joan-etorrirako justu bikoitza, 60 euroren bueltan. Tokia gordetzeko Alsa autobusen web orrira jo behar da.