Zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/16 eta kitto!
Atzo zortzi koronabirus kasu atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 163,79koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan lau kasu atzeman zituzten atzo eta Mutrikun kasu bakarra. Horrela, guztira 13 kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 6.066 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 215 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 18 Araban, 131 Bizkaian eta 64 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude.