Zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 03

Atzo zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 294,82koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan eta Elgoibarren bina kasu atzeman dituzte, besterik ez. Horrela, guztira 12 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 5.668 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 346 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 37 Araban, 191 Bizkaian eta 112 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »