Zortzi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Zortzi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/05/11 eta kitto!
Atzo zortzi koronabirus kasu positibo atzeman zituzten herrian, eta intzidentzia-tasa 309,38an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Deban hiru positibo berri atzeman zituzten (586,83) eta Ermuan bi (287,16). Beraz, guztira 13 positibo atzeman zituzten eskualdean.

Atzo EAEn 9.817 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 461 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 32 Araban, 265 Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 70 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 158 pertsona ZIUn daude.