Zortzi positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Zortzi positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/05/04 eta kitto!
Atzo zortzi koronabirus kasu positibo atzeman zituzten herrian, aurreko egunean baino sei gehiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 389,46an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zortzi positibo berri atzeman zituzten eta eremu gorrian sartu da berriz ere (436,98); Deban hiru (1.155,33); eta Elgoibarren (329,29) eta Mendaron bana. Beraz, eskualdean 21 positibo berri atzeman zituzten guztira.

Atzo EAEn 11.491 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 646 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 42 Araban, 351 Bizkaian, 246 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 92 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 188 pertsona ZIUn daude.