Zumba Maratoi Solidarioaren VI. edizioa egingo da zapatuan, Errebalen

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zumba Maratoi Solidarioaren VI. edizioa egingo da zapatuan, Errebalen
ETA KITTO 2023, Aza 20

Nerea Blascok, KAXA gunearen laguntzarekin, Zumba Maratoi Solidarioaren VI. edizioa antolatu du zapaturako. Saioa 10:00etatik 12:00etara egingo da Errebal Plazan, sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da (10 urtez azpikoentzat doan) eta Gigil Design dendan (Ego Gain kalea, 15), Ibone estetikan (Romualdo Galdos, 10) eta KAXA gunean (Jose Antonio Gisasola, 4) erosi daitezke. Jasotako dirua Diagnostikatu Gabeko Gaixotasunen Kaltetuen Elkarteari (AFESD) emango zaio.

Ekimenaren bultzatzailea Nerea Blasco den arren, Esther Gonzalez, Maider Lobera, Esti Garcia eta Rocio Bravo egongo dira berarekin eszenatoki gainean. Gainera, Arno DJ-ak musika jarriko du eta sorpresak egongo direla aurreratu dute.

zumba maratoia Zumbathon Eibar 23 cartel etakitto-02

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »