Go!azen 6.0 ikuskizunaren emanaldi bikoitza eskainiko dute domekan Coliseoan

Go!azen 6.0 ikuskizunaren emanaldi bikoitza eskainiko dute domekan Coliseoan
ETA KITTO 2020, Urt 10

Domekan ailegatuko da Coliseo antzokira Go!azen 6.0 ikuskizuna, Pausokaren eskutik. Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira antzerki funtzioko ardatzak aurten ere: uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egitera eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa guzti horien aurrean, Zurik ez du ondo pasako udalekuan. Enekorentzat ere, gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izatekotan dago, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neskalagunarekin eta Igor lagunarekin ondo pasa besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia bestelakoa da, ordea, Enekok entrenatzen burubelarri jarrai dezan smartwatch bat ekarriko baitio Basakabira. Bitartean,  unek eta Maddik, sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun harremana mantentzeko borrokatuko dute. Sakonean, haiek uste duten baina antzekoagoak direla konturatuko diren arte.

6-14 urte bitartekoentzat pentsatutako ikuskizunak beti izaten duen arrakasta kontuan hartuta, bi saio egingo dituzte: 15:00etan hasiko da lehena eta 17:00etan, berriz, bigarrena. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »