Gogoz kontra ezkontzeko familiak Aljelian atxikituta daukan neska askatzeko kontzentrazioa deitu dute

Gogoz kontra ezkontzeko familiak Aljelian atxikituta daukan neska askatzeko kontzentrazioa deitu dute
2018/07/06 12:58
eta kitto!
Ustez bere gogoaren kontra ezkontzeko Algelian bere familiak atxikituta daukan Ljadra Said Hannuha gaztearen egoera azaldu eta salatzeko asmoz, biharko (zapatua, hilak 7) elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu dute Untzagan, 13:00ean. Ekainaren 9an neskaren lagun batek Eibarko Ertzainetxean egindako salaketaren arabera, Ljadra amarekin batera Aljeriara, El Aaium kanpamentura oporretan joan zen 2017ko azaroan eta, harrezgero neskaren berririk ez zuela eta, kezkatuta Whatsapp bidez bere lagunarekin kontaktuan ipini zen eta, neskak erantzun zionez, familiakoek dokumentazioa eta telefonoa kendu dizkiote eta etxean, gela batean giltzaperatuta daukate. Biharko agerraldian gertatutakoaren inguruko azalpen gehiago emango ditu salaketa egin duen neskaren lagunak.

ljadra