Gorka Moreno, Ikuspegiko zuzendaria: “Etorkinen seme-alabek euskera ikastea da gure erronka nagusia”
2019/03/11
08:00
eta kitto!
IX. Euskararen Transmisioaren Mintegia egingo da Portaleko areto nagusian eta Gorka Moreno Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak ‘Euskara eta immigrazioa. Errealitatea eta usteak’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Euskararen eta immigrazioaren inguruko hainbat gogoeta utziko dizkigu Morenok.
- Zeren inguruan egingo duzu berba mintegian?
Euskera eta immigrazioaren gaia landuko dut, hainbat gogoeta mahai gainean jarriz. Eskolarizazio datuak ikusiko ditugu, adibidez, eta etorkinen seme-alaba gehienek D ereduan ikasten dutela ikusiko dugu. Hainbat ideia apurtzen saiatuko naiz.
- Usteetatik errealitatera alde handia dago?
Immigrazioari lotutako gaietan argi dago baietz. Etorkinek ez dakite euskera asko, baina errealitatea kontuan hartu behar dugu. Beste autonomia erkidegoetatik etorritako gehienek ez dute euskera ikasi, adibidez. Euskeraren inguruan etorkinei besteei baino gehiago eskatzen diegula dirudi eta uste dut etorkin gehienek ez dutela euskera ikasiko. Gure erronka nagusia etorkinen seme-alabek euskera ikastea izango da. Helburua hori baldin bada, uste dut nahiko ondo goazela. Argi dago ez dutela gure seme-alabek bezala euskera ikasiko, etxean ez dutelako praktikatuko, baina gauza bera gertatu zen beste hamarkada batzuetan Andaluziatik, Extremaduratik edo Gaztelatik etorritakoekin. Baliteke euskera maila okerragoa izatea etxean euskeraz egiten zutenekin alderatuta, baina hori hobetuz joan zen eta eurek ere euskera ikastea lortu genuen. Gaur egungo eta orain dela 30-40 urteko errealitatea antzekoa da.
- Jatorri, klase, behar eta izaera ezberdineko migratzaileak daude Euskal Herrian, baina orokorrean nolakoa da euren jarrera euskerarekiko?
Ez daukagu Eibarko daturik, baina bai beste toki batzuetakoak. Ez dakit arazo larria den, baina guraso etorkinek batzuetan ez dute oso argi ikusten zein garrantzizkoa den euskera. Garrantzitsua da gure hizkuntza delako, baina ez hori bakarrik, euskera igoera sozialerako tresna delako baita ere. Zure seme-alabek gure estratifikazio sozialean edo lan-merkatuan aurrera egitea nahi baduzu, euskera oso garrantzitsua da. Ezin dugu ahaztu euskeraren bidez administrazio publikoan lan egin dezakezula eta lan-baldintza hobeak izan ditzakezula. Esaten dudana gogorra dela eman dezake, baina etorkinekin ez da hain garrantzitsua euskeraz ikastea, oso zaila izan daitekeelako eta ikasteko aukera eta baliabideak izan behar dituztelako. Euren seme-alabek euskeraz ikastea da benetan jokoan dagoena. Euskerak daukan garrantzia argi utzi behar diegu guraso horiei. Datuak ez dira kezkagarriak, baina euskeraren garrantzia azpimarratu beharko genuke, euskerak berebiziko garrantzia izango duelako etorkinen seme-alaben integrazioan.
- Hizkuntza ezberdinetako hiztunen artean euskera ‘zubi hizkuntza’ izan daiteke?
Gure errealitate soziolinguistikoa ikusita zaila ikusten dut. Gaztelaniak euskerak baino garrantzi handiagoa dauka EAEko egunerokotasunean. Euskerak zubi lan hori egin dezake eta euskeraz ikasten duen etorkinarekiko pertzepzioa beste modu batekoa izan daiteke, baina mugak zeintzuk diren jakin behar dugu. Euskera mugatua da, leku askotan gaztelera gehiago entzuten da, Eibarren esaterako, baina euskerak ahalmen handia dauka.
- Zein pauso eman beharko litzateke euskeraren eta immigrazioaren inguruan?
Zaila da, eskola politiketan, matrikulazioetan eta ereduak aukeratzeko orduan gurasoek aukeratzen dutelako, baina Eusko Jaurlaritzak eta delegazio ezberdinek eragina izan dezakete. B eta D ereduak dira integraziorako eskola-ereduak.