Guraso Berbalagunak Peru Harri museoan izan dira

Guraso Berbalagunak Peru Harri museoan izan dira
2019/10/30 10:52
eta kitto!
Eguraldi onak lagunduta, Gurasoak Berbetan egitasmoko talde polit bat Perurena harrijasotzaileak Leitzan duen museoa bisitatzen egon zen joan den zapatuan. Museo berezia da; Iñakik eta bere seme Inaxiok historia eta kultura kontatzen dute harriaren bitartez. Kanpoaldean eskultura izugarriak daude, esaterako harrijasotzaile erraldoia 8 metro luze da eta 40 tona pisatzen du. Bestetik, hiru solairuko baserria dago, zur eta harrizkoa, eta bertan, argazkiak, lehiaketetan erabilitako jantziak, oroigarriak, eta, batez ere, harriak daude, asko eta hainbat forma, tamaina eta pisutakoak.

Argazkietan ikus daitekeen moduan, Perurena bera izan zuten museoko gidari, eta hainbat harri eta tramankulu probatzeko aukera ere izan zuten hara joandakoek.

Peru Harri 8M

Peru Harri 7M

Peru Harri 6M

Peru Harri 5M

Peru Harri 4M

Peru Harri 2M

Peru Harri 1M