“Gure azukretxoek ondarea daramate” ekimenaren aurkezpena egin dute

“Gure azukretxoek ondarea daramate” ekimenaren aurkezpena egin dute
2019/10/10 eta kitto!
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten “Gure azukretxoek ondarea daramate”, urtero sasoi honetan izaten diren Ondarearen Europako Jardunaldiei lotuta abiatu duten ekimena Armagintzaren Museoan. Aurkezpenean, Urkotronik enpresako Leire Odriozola eta Virginia Imediorekin batera, MªJose Telleria Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Idoia Sarasketa Ego Ibarra batzordeburuak hartu zuten parte eta, esandakoaren arabera, “Diputaziotik, MªJose Telleriaren bitartez egin ziguten proposamena onartu eta, kafea hartzerakoan tabernetan banatzen dituzten azukretxoetan aintzinako argazkiak ipintzera animatu gara. Gure ondarea ezagutzera ematen laguntzeko, Eibar, Elgoibar, Ermua eta Soraluzeko 40 irudi ezberdinekin apaindu ditugu azukreak. Oso lan polita izan da eta, gainera, Udalak eta bereziki Artxiboko Yolanda Ruizek asko erreztu dizkigute gauzak”.

azukretxoak ondarearekin05 azukretxoak ondarearekin08 azukretxoak ondarearekin09