Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago
ETA KITTO 2019, Uzt 04

Uztailaren 14ra arte aurkeztu daitezke Gure Balioak Sariaren X. ediziorako hautagaiak. Debabarrenean giza balioak sustatzeagatik nabarmendu den lagun edo entitateen jarduna publikoki aitortzeko asmoarekin antolatzen du Debegesa garapen agentziak urtero saria eta Debabarreneko edozeinek dauka sariduna proposatzeko aukera, beti ere aipatutako epe horren barruan aurkeztuta eta antolatzaileek eskatzen dituzten betebeharrak betez gero. Informazio guztia eta hautagaia aurkezteko formularioa debegesa.eus/gurebalioak webgunean daude eskuraragarri. Informazio gehiagorako 943 82 01 10 telefonora deitu edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzi daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »