Gureak taldeko 2.500 beharginen jarduera etetea adostu dute enpresak eta sindikatuek

Gureak taldeko 2.500 beharginen jarduera etetea adostu dute enpresak eta sindikatuek
ETA KITTO 2020, Mar 23

Beste enpresa batzuek egin duten bezala, Gureak taldeak ere jarduera etetea erabaki du. Jakinarazi dutenez, enpresak bere 2.500 langileen soldatak osatuko dituela adostu du sindikatuekin. ELAk agiri baten bitartez azaldutakoaren arabera, sindikatuek (ELA, LAB eta CCOO) eta zuzendaritzak enplegua aldi baterako erregulatzeko akordioa lortu dute.
Gureak-eko behargin gehienek elbarritasun fisikoak eta psikikoak dauzkate, gehienbat industrian eta zerbitzuetan aritzen dira lanean eta koronabirusaren aurrean bereziki kalteberak dira. Horregatik, beraien osasuna babesteak aparteko garrantzia duela azpimarratu nahi izan dute.
Lan arloko agintariek espedientea onartuz gero, langileek langabezia sari berezia jasoko dute etenaldiak irauten duen bitartean, baina Gureak taldeak sari hori beren ohiko ordainaren %100 izan arte osatuko du, aparteko ordainsariak barne.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »