Gustora ospatu dituzte Legarre auzoko jaiak asteburuan

Gustora ospatu dituzte Legarre auzoko jaiak asteburuan
2019/09/23 09:27
eta kitto!
Bederetzigarrenez ospatu dituzte jaiak Legarren eta horiek antolatzen ibili diren Arrajolape Kultur Elkartekoak oso pozik daude emaitzarekin: “Gustora ibili gara, kantu, dantza, jolas, jan eta edanean auzolana eta bizkidetza bultzatzen. Hori izan da eta da gure filosofia, auzolanean bizikidetza landu, eta jaiak horretarako marko bikaina dira”. Aurten, gainera, jaien testuinguruan egin den graffiti erakustaldiari esker, umeen parkeko hormak kolore biziz, mural ederrekin apaindu dituzte. Antolatzaileek euren esker ona azaldu nahi diete jaietan parte hartu duten guztiei: “Eskerrik asko berriz ere eta urtez urte diruz laguntzen diguzuen guztioi, ezinbestekoa baita zuen aportazioa edozein ekimen aurrera ateratzeko. Errifak erosi dituzuenoi ere eskerrik asko, hemen zenbaki sarituak: laugarrena, 1226; hirugarrena, 1220; bigarrena, 1094 eta lehena, 644. Eta eskerrik bero eta bereziena auzotarrei euren partehartze, ilusio eta alaitasunarengatik”. ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN IKUS DEZAKEZUE.