Gwendal talde beteranoak kontzertua emango du gaur gauean

Gwendal talde beteranoak kontzertua emango du gaur gauean
ETA KITTO 2020, Urt 17

Gaur emango du kontzertua Gwendal taldeak, 22:00etatik aurrera Coliseo antzokian. Musika zeltiarra egiten duen talde ezaguna Bretainian (Frantzia) sortu zen, 1972an, eta Youenn Le Berre (flauta, bonbarda, gaita), Vincent Leutreau (bibolina), Ludovic Mensil (kitarra akustikoa eta elektrikoa), Jérôme Gueguen (pianoa), Michel Valy (baxua) eta David Rusaouen (bateria) musikoek osatzen dute. Sarrerak 25 euro balio du (17’5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »