“Hamaika desio utopiarako” liburuari buruzko solasaldia, gaur 19:00etan Kultun

“Hamaika desio utopiarako” liburuari buruzko solasaldia, gaur 19:00etan Kultun
ETA KITTO 2018, Abe 20

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta preso eibartarrak “Hamaika desio utopiarako”, bere 5. bertso-olerki bilduma eman du argitara, Ataramiñeren eskutik. Kordobako espetxean sortutako 141 bertsok osatzen dute liburua eta horren inguruan berba egiteko solasaldia antolatu dute. Gaur izango da, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean eta Leire Narbaiza, Asier Serrano eta Antxon Narbaiza gonbidatu dituzte. Bakoitzak liburuaren inguruko hausnarketa laburra egingo du eta, jarraian, joandako guztien artean solasaldia burutuko da. Liburuaren aurkezpena, berriz, hilaren 27ann izango da,19:00etan Toribio Etxebarrian. Aurreratu dutenez, “ekitaldian ez dira faltako bideo emanaldi, bertso musikatu eta jolas desberdinak, adin guztien gozamenerako”. Liburua 12 eurotan erosi daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »