Hasi dira txertoa jasotzen Eibarko ikastetxeetako langileak ere

Hasi dira txertoa jasotzen Eibarko ikastetxeetako langileak ere
2021/03/01 eta kitto!
Aurreikusita zegoen bezala, hezkuntzak lehentasuna emango die Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakasleei AstraZeneca txertoa jasotzeko orduan.

Eibarren dagoeneko hasiak dira ikastetxeetan txertoa jartzen. Txertaketa guztiz borondatezkoa izango da.

Hilaren 26an, pasa den ostiralean, hasi zen hezkuntzako langileen txertaketa. Txertoa 55 urtetik beherako irakasleei ez ezik, maskara erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan dauden langileei ere jarriko zaie: Haur Hezkuntzakoei, Hezkuntza Berezikoei, ikasgela egonkorretakoei eta jantokiko begiraleei, hain zuzen.

Oraingoz, 55 urtetik gorako langileek ez dute txertoa jasoko, nahiz eta maskara erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan egon.