“Haurrak, poesia eta eskola” gurasoentzat tailerra antolatu dute otsailerako

“Haurrak, poesia eta eskola” gurasoentzat tailerra antolatu dute otsailerako
2019/01/28 eta kitto!
Irakurtzeko zaletasuna sustatzen duen Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan, familientzako eta hezitzaileentzako “Haurrak, poesia eta eskola” izenburuko formakuntza tailerra egingo da Portalean, otsailaren 12an eta 19an (martitzena), 18:00etatik 20:00etara. Parte-hartzaileek haur poesia modurik eraginkorrenean probatuko dute, tailerra erabat praktikoa izango da eta. Irakaslea Yolanda Arrieta izango da eta, arduradunen berbetan, “iaz eskainitako tailerraren arrakasta kontuan hartuta, aurten ere bera gidaria izatea pentsatu dugu”.

Izena emateko epea otsailaren 6an itxiko da eta interesatuek 943708437 telefono zenbakira deitu edo euskara@eibar.eus helbidera idatzi dezakete. Udal Liburutegiko mostradorean ere eman daiteke izena.