UNI Eibar-Ermuan bihar egingo da ate irekien saioa, ikastetxearen eskaintza ezagutzera emateko

UNI Eibar-Ermuan bihar egingo da ate irekien saioa, ikastetxearen eskaintza ezagutzera emateko
2023/04/25 eta kitto!
UNI Eibar-Ermua ikastetxeko 2023-2024 ikasturteko eskaintza  ezagutzeko aukera egongo da bihar, 17:00etan ikastetxean bertan egingo duten ate Irekien saioan.

UNI Eibar-Ermua ikastetxeak Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu.  Goi Mailako Zikloak  lau arlotan eskaintzen ditu: Administrazio eta Kudeaketa, Informatika, Merkataritza eta Jarduera Fisikoak eta Kirolak.  Erdi Mailako Zikloei dagokienez, Erdi Mailako Teknikari titulua hiru arlotan eskuratzeko aukera dago: administrazioa eta Kudeaketa, Informatika eta Merkataritza.

Bestalde, Uni Eibar-Ermuak Zibersegurtasunean espezializazioa eskaintzen du Informazioaren Teknologien inguruneetan.

Prestakuntza duala eskaintzen du UNIk, hau da, enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu. Eta praktikak egiteko nahiz unitate didaktiko bat egiteko atzerrira joateko aukera ematen du zentroak.

Eskaintza guztia webgunean kontsulta daiteke