Eibarko eta Debako ikastetxeetako ikasleak izan dira STEAM bideo-erronkako irabazleak. Batetik, Amañako Herri Eskolako (LH5) “Lehertzen ez den globoa” proiektua, zeinek 2.300 ikustaldi izan dituen; bestetik, 647 bisitarekin, Luzaro Ikastetxeko (LH6) “Materia” bideoa; eta, azkenik, Eibar BHIko (DHB4) “C02 neurgailua” lana, 2.200 bisitaldirekin. STEAM erronkak demaseko arrakasta izan du eta 12.500 lagunek baino gehiagok ikusi dituzte bideoak.
Irabazleek bi sari izango dituzte aukeran: batetik, gela guztiarentzako bisita gidatua Geoparkean; eta, bestetik, 500 euroko erosketa-bonoa talde guztiak eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosi dezan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri