Ametsetako hiria irudikatzeak saria dauka

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Ametsetako hiria irudikatzeak saria dauka
ETA KITTO 2012, Api 04

Debegesa Debabarreneko garapen agentziak “Amestu Zure Herria. Zein herri mota eraiki nahi dugu?” ikasleentzat lehiaketa abiarazi du. Maila bi bereiziko dira, adinaren arabera, eta ikasleek taldeka parte har dezakete mural edo horma-irudiak eta bideoak bidaliz, amesten duten herri edo hiri ideala irudikatuz. Jaso dituzten lehen lanak dagoeneko ikusgai daude www.gurebalioak.com atarian eta, antolatzaileek diotenez, “neska-mutilek kerik gabeko hiriak irudikatu dituzte, garbiagoak eta pertsona guztientzako seguruagoak”.
Muralak eta bideoak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30a izango da eta, hortik aurrera, aste biko epea izango dute herritarrek gehien gustatzen zaienari bozka emateko (maiatzaren 14ra arte). Irabazleen izenak maiatzaren 15ean emango dira ezagutzera. Sari gisa, 2 talde irabazleek Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gozatzeko ibilaldi bana eskuratuko dute. Gaztetxoenek, Mutrikuko Nautilus interpretazio zentroa bisitatu ostean, ibilaldia egingo dute txalupan flysch beltza ezagutzeko. Helduek, Deba ibaian kayak irteera egiteko aukera izango dute. 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude