Astelehenean abiatuko da DYAren Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea

Astelehenean abiatuko da DYAren Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea
2012/04/13 eta kitto!

Datorren astelehenan hasi eta barixakua bitartean, egunero hitzaldiak eta tailerrak musutruk eskainiko dituzte DYAko Eibarko ordezkaritzan (Pagaegi, 5), 19.00etatik 21.00etara, Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astearen barruan. Astelehenean ohiko larrialdietan eduki beharreko jokabidea azaltzeko hitzaldia emango dute; martitzenean, berriz, oinarrizko hesgailuak (bendak) nola egin erakusteko tailerra eskainiko da; eguaztenean etxe barruko istripuen prebentzioa lantzeko hitzaldiaa; eguenean bihotz-biriken suspertzearen inguruko tailerra; eta barixakuan, berriz, "Zure bihotza zaintzea" hitzaldia. Astea agurtzeko zapatuan, hilaren 21ean, 11.00etatik 12.00etara moto-istripuaren simulazioa egingo dute DYAren egoitzaren parean. Jarduera guztiak doan dira, baina parte hartu nahi duenak aurretik 943464622 telefonora deituta edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzita izena eman beharko du. Jarraian, egun bakoitzean landuko dituztenak irakur ditzakezue.

Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea

Astelehena 16, 19.00etatik 21.00etara DYAren egoitzan (Pagaegi, 5)
Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak, erredurak eta Garun-Baskular istripuari helduko zaie.

Martitzena 17, 19.00etatik 21.00etara DYAren egoitzan (Pagaegi, 5)
Hesgailuen oinarrizko tailerra, eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta hanka barne hartuz.

Eguaztena 18, 19.00etatik 21.00etara DYAren egoitzan (Pagaegi, 5)
Etxeko Istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia erredurak, erorketak.

Eguena 19, 19.00etatik 21.00etara DYAren egoitzan (Pagaegi, 5)
Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra non bertaratutako guztiek oinarrizko mugimenduak praktikatu ahal izango dituzten.

Barixakua 20, 19.00etatik 21.00etara DYAren egoitzan (Pagaegi, 5)
“Zure bihotza zaintzea” hitzaldia, non bizitza osasungarri bat eramateko kontuan izan beharreko alderdi guztiez hitz egingo den.

Zapatua 21, 11.00etatik 12.00etara
Moto-istripu baten simulazioa, DYAko Ordezkaritza inguruan, bertaratutakoak lesioak murrizteko eta ondorio itzulezinak ekiditeko motorra erabiltzean kasko egokia eramatearen garrantziaz kontzientziatzeko.