"Basoak, ikuspegiak uztartuz" mahaingurua egingo da zapatuan Markeskuan

"Basoak, ikuspegiak uztartuz" mahaingurua egingo da zapatuan Markeskuan
2015/01/29 eta kitto!

UEUk eta EHUk antolatutako "Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen" graduondokoaren harira, basoak eta basogintzaren inguruko hausnarketa egitera bideratutako mahaingurua antolatu dute zapaturako (31rako) Markeskuan, 10.00etatik 13.00era. Interesa duen edozeinentzat irekia izango den ekitaldia Joseba Arbaiza geografoak moderatuko du eta, mahainguruan parte hartzen, Iñaki Vigiola (EHNE-Bizkaia), Roke Akizu (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendaria), Iñaki Antiguedad (Hidrogeologoa, EHU, UEU), Ramon Ajuria (Aramaioko alkatea) eta Iñaki Aizpurua (Ihobe, UEU) egongo dira. Mahainguruan, besteak besteak, basoetan azken hamarkadetan aurrera eramandako kudeaketa, onartutako politikek eta plangintzek izan dituzten ondorioak eta gaur egun planteatzen diren politika eta kudeaketa alternatiboak zeintzuk diren azalduko dituzte.