Bideokonferentzia bidezko zuzeneko formakuntza emango dute KZgunean

Bideokonferentzia bidezko zuzeneko formakuntza emango dute KZgunean
2020/05/13 eta kitto!
KZgunean formakuntza-modalitate berri bat ipini dute martxan: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez, talde txikietan. Bideokonferentzia bidezko bi orduko bi saio izango dira, 4-6 lagun bitarteko taldean. Interesa dutenek www.kzgunea.eus helbidean aurkituko duten inprimakia bete beharko dute. Bertan, informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa emateaz gain, zein ikastaro egin nahi duten, nahiago duten ordutegia eta lehentasunezko hizkuntza zehaztuta. KZgunean arduratuko dira taldeak osatzeaz eta ikastaroa noiz hasiko den posta elektronikoz jakinaraziko dute. Zalantzak argitzeko 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi daiteke.