Bihar amaituko da Hizkuntza Eskolan izena emateko epea

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar amaituko da Hizkuntza Eskolan izena emateko epea
ETA KITTO 2021, Ira 16

Barixaku honetan amaitzen da Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasturte honetarako izena emateko epea; ikastetxeak zortzi hizkuntzatako ikastaroak eskaintzen ditu.

Hizkuntza Eskola Ofizialak Eibarren duen egoitzak zabalik dauka 2021/2022 ikasturterako izena emateko epea.

Izen-ematea irailaren 1ean zabaldu zen eta barixaku honetan, hilaren 17an, amaituko da.

Hizkuntza Eskolak ondorengo hizkuntzak ikasteko aukera ematen du:

  • Alemana
  • Errusiera
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Gaztelania
  • Ingelesa
  • Italiera
  • Portugalera

 

Plazak mugatuak dira eta baremoaren arabera esleituko dira.

Matrikula on-line burutu behar da, ondorengo webgunean: http://www.euskadi.eus/heo

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »