Bihar banatuko dizkiete diplomak Ingeniaritza Eskolako ikasle titulatu berriei

Bihar banatuko dizkiete diplomak Ingeniaritza Eskolako ikasle titulatu berriei
2022/09/29 eta kitto!
Bihar 18:00etan egingo dute Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021-2022 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian. Bertan diplomak banatuko dizkiete Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko VIII. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko V. promozioko titulatuei.

Ekitaldian Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Juan Ángel Balbás, Debegesaren zuzendaria, eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzailea egongo dira eta jarraian daukazuen egitarauari jarraituko diote.

EGITARAUA


Sarrera.


Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.


Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.


Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.


Juan Ángel Balbás, Debegesaren zuzendari jaunaren hitzak.


Luis G. Uriarte, Teknikerreko zuzendari nagusi jaunaren hitzak.


Javier Aranceta, Centro Stirling-eko zuzendari jaunaren hitzak.


Ikasleen ordezkarien hitzak.


Diploma banaketa.


Amaiera.


Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren hitzak.


Dantza erakustaldia eta UPV/EHUko koroaren ekitaldia.