Debabarrena Integra Bat Eginez Programan izen-emate epea zabaldu da

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Debabarrena Integra Bat Eginez Programan izen-emate epea zabaldu da
ETA KITTO 2022, Uzt 21

2022-2023 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 17. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 13ra arte zabalik egongo da. Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea da.

Ekimenak bi fase ditu. Lehenengoan ohikoa den bezala, matematikak eta gaztelera landuko dira, atal hau 180 ordu ingurukoa izango da. Fase hau irailaren 19an hasi eta urtarrilaren 26ean amaituko da, astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 ordutegian. Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere Euskara ulertzeko 60 orduko saioak eskainiko dira, Eibarko Udalaren lankidetzari esker. Uler saio hauen helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan gizarteratzea erraztea.

Bigarren fasean, FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) profesionaltasun ziurtagiria emango da Armeria Eskolan, astelehenetik ostiralera eta  14:30 – 19:30 ordutegian. Lan-Administrazioak akreditatutako 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat da eta gainditzen dutenek praktiketako modulua egin ahalko dute. Azkenik, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETAK landuko dira DAITEKE Gizarte Aholkularitzaren eskutik.

Interesa duten pertsona guztiek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean bizi beharko dute.

Izen ematea,  943203244 / 615 775 556 telefono zenbakietara deituz, ikastaroak.armeriaeskola.com estekan edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »