Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasleek ikasturtea agurtu dute

Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasleek ikasturtea agurtu dute
2019/05/25 10:15
eta kitto!
Atzo goizean Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearen egoitzak hartu zuen ekitaldian esan zioten agur ikasturteari Debabarreneko Esperientzia Eskolako 15. promozioko ikasleek. Kurtso honetan "Hirbiltzen" izeneko egitasmoa, belaunaldi ezberdinak gerturatzeko asmoa duen proiektua landu dute 25 ikasleek eta, horretarako, Juan Antonio Mogel eta Aldatzeko gazteekin hainbat jarduera burutu dituzte.