Debebarrena Integra – Bat Eginez programaren 13. edizioa antolatu du Armeria Eskolak

0    Hezkuntza 
Ekhi
Debebarrena Integra – Bat Eginez programaren 13. edizioa antolatu du Armeria Eskolak
2018, Ira 13

Baztertze egoeran aurkitzen diren pertsonei zuzenduriko Debabarrena Integra – Bat Eginez programa soziolaboralaren 13. edizioa antolatu du Armeria Eskolak 2018-2019 ikasturtera begira. Programa hau bi fasetan banatuko da eta, bigarren fasea egin eta gero, 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Debabarrena Integra – Bat Eginez programaren lehenengo fasean gaztelera intentsiboa eta konpetentzia matematikoak irakatsiko dira 216 ordutan Eibarko CEPAn irailaren 2tik urtarrilaren 25era (astelehenetik eguenera 11:00etatik 14:00etara eta barixakuetan 12:00etatik 14:00etara). Bigarren fasea, bestetik, fabrikazio mekaniko eragiketa osagarriak irakatsiko dira. Ikasleek 400 ordutan klaseak jasoko dituzte Armeria Eskolan otsailaren 4tik ekainaren 13ra eta gai diren ikasleek praktika profesional ez laboralak egingo dituzte.

Programa honetan parte hartu nahi dutenek Lanbiden eman beharko dute izena lan-eskatzaile gisa, 16 urte izan beharko dituzte eta Debabarrenan bizi. Bestetik, sarbide froga irailaren 19an egingo da 13:00etan Armeria Eskolan eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Armeria Eskolako webgunean eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »